lunes, 5 de octubre de 2009

EGUNEROKOA 2009 / 10 / 05



Gaurko klaseak . bai alde teorikoa bai alde praktikoa eduki du.Lehenengoz eta behin , alde teorikoan Web 2.0-ari buruzko teoria edo informazioa jaso dugu: zer den , aurretikoak Web 1.0 , bien arteko konparaketa , zeintzuk diren Web 2.0 - ko aplikazioak , ....

Web 2.0 -arem aurretikoak , Web 1.0 a izan da eta bertan kontsumitzaileak gu giñen eta publikatzaileak entrepresak.

Web 2.0 a, informazioa sortzeko sistema soziala da , hau da , edozeinek egin dezake.Honen bidez, guztiok komunikatzen gara.Beraz, informazio eta ezagupenaren sorkuntzari buruzko filosofia bat da.Bertan bai publikatzaileak eta kontsumitzaileak denok gara.Horixe da Web 1.0 eta Web 2.0 - aren arteko desberdintasun handiena.Hala ere, beste ezberdintasun batzuk ere daude.

Horretaz gain , Web 2.0 ak aplikazio desberdinak ditu : blog-a ( norberaren ideiak, iruzkinak , hausnarketak, ... konpartitzea) , flirck ( argazkiak begiratzeko ) , sindikazioa ( rss ) , you tube,..

Bigarrenez , alde praktikoan, blog-ari edo Web 2.0-ko aplikazio bat martxan edo praktikan jarri dugu, hots, blog bat sortu eta bertan ekarpenak jartzen hasi gara.Ekarpen horietako bat , bideo bat izan da . ( guk bideo horri buruzko iruzkin bat egin behar dugu. ).Honekin klasea bukatu egin da.

Bukatzeko , esatea , klase hauek hasieran nahiko korapilotsuak direla inoiz horrelakorik eman ez baduzu eta haria hartzea ez da batere erraza; bai teorikoki zein praktikoki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario